Eta eskerrak emateko momentua iritsi da
Atzo nahiko liauta ibili nintzen egun osoan zehar… urteak betetzeak hori ekarri omen du ta (horregatik ezin izan neban blog-a eguneratu).
Aurten 22, eta ez ditut txarrera hartu, halaber, hain ondo igaro zen eguna ez nintzela ezta urte bat gehiago gainean nuelaz konturatu ere.
Egia esan, gertatu zitzaizkidan gauza asko ez nituen espero… mezuak, ezusteko deiak, sorpresaren bat, opari kuriosoak… ainsss! Sieskeee…!
Oso oso oso berezia izan da dena (amak esan dit gaur goizean, atzo hagitz pozik heldu nintzela etxera) eta zuek horren errudunak zarete. Lagunduta sentitu naiz, babestuta momentu askotan, zoriontsu hainbatetan.
Eta jakina, oso kontuan hartzen ditut urteko gainerako 364 egunak, horietan ere sentimendu ta jarrera pilo erakusten dizkidazuelako, onak eta txarrak, batzutan moskeatzen (jejeje!) eta bestetan pozten nautenak. Baina adi! Gehiago dira une atseginak akastunak baino, eh! jeje! Zer egingo neban nik zuek gabe… aaaains!
Hortaz, ez dut modu argi eta sinpleagorik aurkitzen zuoi eskerrak emoteko hemen azpian duzuen marrazkiaren bidez ez bada. Mile mile milesker benetan!
Muxutxu ikaragarri handia!

