Eta eskerrak emateko momentua iritsi da
Atzo nahiko liauta ibili nintzen egun osoan zehar… urteak betetzeak hori ekarri omen du ta (horregatik ezin izan neban blog-a eguneratu).
Aurten 22, eta ez ditut txarrera hartu, halaber, hain ondo igaro zen eguna ez nintzela ezta urte bat gehiago gainean nuelaz konturatu ere.
Egia esan, gertatu zitzaizkidan gauza asko ez nituen espero… mezuak, ezusteko deiak, sorpresaren bat, opari kuriosoak… ainsss! Sieskeee…!
Oso oso oso berezia izan da dena (amak esan dit gaur goizean, atzo hagitz pozik heldu nintzela etxera) eta zuek horren errudunak zarete. Lagunduta sentitu naiz, babestuta momentu askotan, zoriontsu hainbatetan.
Eta jakina, oso kontuan hartzen ditut urteko gainerako 364 egunak, horietan ere sentimendu ta jarrera pilo erakusten dizkidazuelako, onak eta txarrak, batzutan moskeatzen (jejeje!) eta bestetan pozten nautenak. Baina adi! Gehiago dira une atseginak akastunak baino, eh! jeje! Zer egingo neban nik zuek gabe… aaaains!
Hortaz, ez dut modu argi eta sinpleagorik aurkitzen zuoi eskerrak emoteko hemen azpian duzuen marrazkiaren bidez ez bada. Mile mile milesker benetan!
Muxutxu ikaragarri handia!


aupa izaskuntxo!
ba ordun errudun izatea atsegin dut,eh?
ze ona zerrenda honetan agertzea! baina orain ordaindu behar duzu esan zeniguna, behintzat ostiral bat txaskuncitaaaaaa…… bale?jeje
ta noski, zure pijama harrigarriarekin,eh!
alaaaa patxusss zallapijamagirl!
ze izen ederra jarri dizute,ayyyy
Comment by andertxuo — January 16, 2007 @ 10:51 pm
jooooooooeeeeeeeeeee! izas benetan aisssssss zer esan jakin barik utzi nauzu! zerrenda hortan agertzea…bakizu zer¿ MILESKER!!!!!!! zurekin bizitako momentu guztik…hain irekia izatea…hain moñoña ta mimosa…joe,munduko bikirik hoberena zea!!!!!!! holakoak ez dia ahazten e? ta zure urtebetzekoa…ba,merezizuna besteik ez!
musutxu bat txikirrikitina maitea (egiozu kasu andertxuri e?ostiral bat zor diguzu!!!!)
Comment by naitxo — January 16, 2007 @ 11:54 pm
mmmmmm
jooooo neu ta nere burua… ongi ezagutzen nazu beraz nik uste barkatuta nagoela ez¿¿
muxu pilo ¡¡
Comment by mitxausena — January 21, 2007 @ 1:05 pm
Jakina barkatuta zauzela Gontzi! Jejejeje!
Gogoratu ezean beste 364 egun ditugu lagunoi gauzak erakusteko.
Muxutxu handi bat!
Comment by Izas — January 21, 2007 @ 2:35 pm