ikastenUnibertsitatean egotearen momenturik desatseginenak, latzenak eta deserosoenak… beti izango dira azterketa garaietakoak.

Urduritasuna, apunteak, aurreikusiak ez diren loaldiak, kezkak, asmo onak, zalantza anitz, lan amaigabeak, paranoiak, azken orduko agobioak, negarrak, gaupasak…

Hauek guztiak azterketak bukatu ondoren desagertzen dira berehala, eta eskerrak! bestela a zelako ikasturtea izango zen gurea, beti larrituta, beti nazkatuta… uff!! Ikasleak garela, baina ez tontoak!

Disfruta dezagun lau urte hauetaz, aspaldiko parteko zelaietan hartutako eguzkiaz, goza dezagun klaseko lagunegaz (ez dakizue *batzuei zenbat botako zaituztedan faltan), kafetegi nagusiko txutxu-mutxuetaz, poztu gaitezen botatako barre-algaretaz eta azken finean bizitako momentu on guztietaz!

Animo, ni bezala oraingo egunotan apurbet estresauta dabiltzan orori! Etzaitezte ni bezala desesperatu, jejeje!

Muxutxu bat lagunoi! Zuri ere!

*Aizpea, Lasarten bisitan izango nauzularen hitza eman dizut gaur goizean, beraz ziur egon zaitez promesa beteko dudala. Irrikitan nago! Aix… ze egingo neban ni nire Txapitas Amitas gabe…!? Bat eta bi!!