Aspaldiko partez ez nuela hemen ezer idazten… ez dekot barkamenik, hori egia da; baina aitzakia badekot bai… bi aste ausente egoteak zeozerrengatik izan behar du.
Duela astebete ari naiz Radio Euskadin bekadun gisa lan egiten, bai irratian, jeje! Arratsaldez joatea tokatu zait; beraz, goizez unibertsitatera hurreratu eta eguerdi partean Bilbon bazkaldu hiruretan lan egiten hasteko. Bost ordu ematen ditut bertan, kazetarien egunerokoak dastatzen ni ikusentzunezkoen mundukoa naizen arren.
Erredakzioan giro atsegina dago eta alde horretatik pozik nabil, etengabe denboraren menpean dauzen arren, beti baitago barre batzuk botatzeko momentua, distentsiorako unea.
Mugimendua ere nabarmena da; ez dago bere lan ordutegian zehar laurden batean geldirik dagoen inor; ezinezkoa da… albisteak hori eskatzen baitu: azkartasuna, arintasuna, bizitasuna!
Niri egoki zaidan programa Graffiti da, Natalia Serranok aurkezten duena (beste sei kazetariekin batera, Natalia bezainbeste lan egiten dutenak). Arratsaldeko lauretatik zortziak arte emititzen den magazina da, askotariko gaiak jorratzen dituena; interesgarria benetan, jejeje!
Hori da momentuz, kontatu ahal dizuedan guztia… ea hurrengo asteetan zehar nobedade gehiago hemen idazteko aukera dudan. Seguru baietz!
Barkatu denoi atzerapenaren eragozpenengatik…
Goraintziak Leire G., Maider, Javi, Leire Z., Natalia, Sonia eta Aitorrentzat.

"Éramos pocos" cuenta en 16 minutos cómo un padre y su hijo, ante el abandono de hogar de su esposa y madre, acuden a rescatar a la abuela del asilo para que les cuide.
Entretenitzen zen arren, alferkeritan ematen zuen denbora asko eta horrek ondorio larriak ekartzen zizkion ere. Erantzukizunaren kontzeptua bihurduratu zen bere baitan, forma ezberdina hartu zuen eta egiten zituen gauza askoren emaitza horren islada bilakatu zen. Ezin zuen horrela jarraitu, nahikoa zen sei urterekin.
Hasieran apurbet urduri nengoen eta ez nekien zelan erreakzionatuko zenuen. Neri bizkarra ematen zeunden metroko irteeran, Bilbon, eta zuregana gehiago hurreratu nintzenean, buelta eman eta ikusi ninduzun. Zenbait pausu elkarrengandik banatzen gintuzten baina berehala, segundu batzuren buruan, aurrez aurre aurkitu ginen eta orduan, sekulako besarkada polita ta atsegina eman zenidan.
Hementxe dugu Jon iazko Txerri Azokan (Sopuerta) izandako dantza erakustaldian. Lehengusuak bikain egin zuen guzti-guztia eta berriro ere demostratu zuen familiakook erritmoa zainetan daroagula, jejeje!
