GogoetakFebruary 2, 2007 11:18 pm
Asteazken goizean ustekabean gertatu zitzaizun guztia, ez zenuen espero, ez genuen inor ere espero. Talka ozena izan zen, baina zu apenas konturatu zinen. Beste bide eta bidai bat hasi zenuen orduan, urrutira eramango zintuena.

Dena ez da ordea hemen bukatuko, ez zaitez tristetu, zuk egiten zenuen bezala, orain guk kantatuko dugu hamaika abesti, trenbideak utzitako lekua segitzen duzun bitartean.
