2006ko otsailaren 5ean. Hura izan zen eguna, pixkat inprobisatua nahiz eta denbora nahiko generaman esaten adostu behar genuela data bat elkarrekin egoteko, trago bat hartzeko ta berba egiteko.

gure begiakHasieran apurbet urduri nengoen eta ez nekien zelan erreakzionatuko zenuen. Neri bizkarra ematen zeunden metroko irteeran, Bilbon, eta zuregana gehiago hurreratu nintzenean, buelta eman eta ikusi ninduzun. Zenbait pausu elkarrengandik banatzen gintuzten baina berehala, segundu batzuren buruan, aurrez aurre aurkitu ginen eta orduan, sekulako besarkada polita ta atsegina eman zenidan.

Inoiz ez nuen espero horrelakorik eta, benetan zin egiten dizut, bete-beteta geratu nintzala. Harrera bikaina egin zenidan ta hori, ez dut inoiz ahaztuko.

Urte bat igaro da, hemen gaude orain, egunero elkarren ondoan, egunero elkarri lagunduz.

Milesker danagatik!! Muaaa!

Asko gurotzut Lander