Ederra delako talde honek egiten duen musika,
eszenatokian izugarri disfrutatzen dutelako,
gazteak, langileak eta jatorrak direlako,
momentu on asko oparitu dizkidatelako
eta besterik gabe, beraiek merezi dutelako!!

Gaurko post-a beraiei dedikatuta.

EtxEkideak Ibarrako Garagardo festan

Bigarren diskaren grabaketan murgilduta daude orain,
jo ta ke ari dira soinuak sartzen, konponketak egiten,
detaileak lantzen, produkzioaren azken ukituak ematen…

Gero postprodukzioa etorriko da eta horrekin batera
nahasketei ekingo diote; diskoa itxura hartzen jungo da.
Proiektu polita, lan bikaina igartzen da!

Martxoan espero dugu prest, baina ordura arte,
ikus ezazue iazko Ibilaldian (Elorrio) izandako
kontzertuaren zati bat… [hementxe bideoa]

Muxu pottolo bat Iñaki, Lander, Kristian eta Unairentzat!

Animo laukoteee!!!