Kantsauta, gogaituta, akituta, unatua, erabat ahuldua, trenkatua, oso aspertuta, neka-neka eginda, guztiz abaildua, izorratuta, nardatuta, leher eginda…
Horrela sentitzen zen egoera fisikoarekin. Haren gorputza nazkatuta zegoen, ezin zuen gehiago jasan… berdin jarraituz gero funtsezko makinaria apurtuko zitzaion azkenean.
Ia sei urte bere buruari kaña gehiegi ematen, limite batzuk gainditzen, muga biologikoak urratzen eta ohitura txarrak hartzen.
Gaupasek hartu zuten tokia egunerokotasunean, azpimarratu zitzaion insomnioa eta gauzak okerrera joan zitzaizkion. Ez zekien momentu egokian atsedena hartzen, lo gutxi egiten zuen, kezka nahiko buruan eta denbora eskas danetaz arduratzeko. Saturazioa. Zeozer utzi beharra zegoen.
Entretenitzen zen arren, alferkeritan ematen zuen denbora asko eta horrek ondorio larriak ekartzen zizkion ere. Erantzukizunaren kontzeptua bihurduratu zen bere baitan, forma ezberdina hartu zuen eta egiten zituen gauza askoren emaitza horren islada bilakatu zen. Ezin zuen horrela jarraitu, nahikoa zen sei urterekin.
Aldaketarako unea iritsi zitzaion, gauzei buelta emateko garaia, bizitzeko garaia.
Beragatik, zugatik, familiagatik, lagunengatik eta maite zuen ororengatik.

nere sentsazioak deskribatzen ari zea?
oso ondo idaztezu
Comment by amaiur (atzo aldatu nun izena jiji) — February 9, 2007 @ 11:31 pm
badaki bera primeran idazten dula ta berdin du zein hizkuntzatan baia nei askoz gehio gustatzen zait euskeraz egiten dezunean.gaurko testua oso ederra da.ustet oso zorrotza izan zeala argazkiko neskarekin baia arrazoiazu lo gehiago ein beharko luke hainbeste gaupasa ez dia onak osasunerako gutxienez patxadazko bat eingo balu bere lagunekin… baia ez,testuak deskribatzen duen neska ez doa inoiz bere bi lagunekin…snif,snif. bueno esperoet nozbiat zure presentziaz gozatu ahal izatea…besteik gabe musu potolobat ta besarkada erraldoi bat zutzako txikirrikitina muaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa {}
Comment by naitxo — February 12, 2007 @ 12:50 am