Aspaldiko partez ez nuela hemen ezer idazten… ez dekot barkamenik, hori egia da; baina aitzakia badekot bai… bi aste ausente egoteak zeozerrengatik izan behar du.

Radio EuskadiDuela astebete ari naiz Radio Euskadin bekadun gisa lan egiten, bai irratian, jeje! Arratsaldez joatea tokatu zait; beraz, goizez unibertsitatera hurreratu eta eguerdi partean Bilbon bazkaldu hiruretan lan egiten hasteko. Bost ordu ematen ditut bertan, kazetarien egunerokoak dastatzen ni ikusentzunezkoen mundukoa naizen arren.

Erredakzioan giro atsegina dago eta alde horretatik pozik nabil, etengabe denboraren menpean dauzen arren, beti baitago barre batzuk botatzeko momentua, distentsiorako unea.
Mugimendua ere nabarmena da; ez dago bere lan ordutegian zehar laurden batean geldirik dagoen inor; ezinezkoa da… albisteak hori eskatzen baitu: azkartasuna, arintasuna, bizitasuna!  

GraffitiNiri egoki zaidan programa Graffiti da, Natalia Serranok aurkezten duena (beste sei kazetariekin batera, Natalia bezainbeste lan egiten dutenak). Arratsaldeko lauretatik zortziak arte emititzen den magazina da, askotariko gaiak jorratzen dituena; interesgarria benetan, jejeje!

Hori da momentuz, kontatu ahal dizuedan guztia… ea hurrengo asteetan zehar nobedade gehiago hemen idazteko aukera dudan. Seguru baietz!

Barkatu denoi atzerapenaren eragozpenengatik…

Goraintziak Leire G., Maider, Javi, Leire Z., Natalia, Sonia eta Aitorrentzat.