Bihar Zallako Zine Antzokian Ibai Lorak dantza taldeak ekitaldi berria aurkeztuko du arratsaldeko 7retan. Larogei bat dantzarien artean ordubetez ikasturtean zehar ikasitako Euskal Herriko dantza tradizional nagusi batzuk biltzen saiatuko dira; horrela bidai bat egiteko gonbidapena luzatuko dizuete: Bizkaiatik hasiz, Gipuzkoa eta Arabara pasatuz, eta hortik Nafarroako lurraldetara eta Iparraldera, bidearen amaiera berriro Bizkaia delarik.

Hauxe duzue, biharko programa:

01. Agintariena + Agurra + Txotxongilo
02. Gipuzkoako Zinta dantza
03. Ezpata joku txikia + Banango + Launango
04. Eusko Dantza
05. Jolas dantzak: Txulalai + Zapatain dantza + 7 jauzi
06. Kaskarot
07. Luzaideko polkak
08. Jauziak: Ostalertsa + Hegi
09. Uztai Txiki
10. Lekeitioko Kaixarranka

Ea dena ondo urteten den eta esperientziarekin beste bat antolatzeko gogoak sartzen zaizkigun, jejeje!