MocosoMukitsu nabil duela bi egun… eta horrenbesteko eguraldi ta tenperatura aldaketekin, zer espero neban ba…?

Martxoan, oraindik neguan eta kalean 20ºC… ba al da hori normala? Jejeje! Asko atsegin det nik beroa, hotzagaz gorputzak ez didalako erantzuten, pajarito geratzen naiz; baina egunetik egunerako igoera eta jaitsiera hauek ez zaizkit batere ongi etortzen.

Eta jakina… gorputza gero ez da ohitzen eta gorabeherekin nahasten da. Ez daki sistema inmunologikoa martxan jarri behar duen, armadurarekin jantzi behar dituen defentsak edo aldiz, lasai lasai egon ote daitekeen inolako kezkarik gabe.

Antza denez, bigarren hau gertatu ohi da… bestela ez nuke katarrorik edo dena delakorik harrapatuko… Nolanahi ere pozik egon behar naiz, azken garaiko gripeak eta marrantak oso arinak izaten ari baitira.

Dena den, "porsiakaso"… nahiagoet Couldina edo holako efervescente potenteren bat hartzea, ahalik eta azkarren errekuperatzeko.

Besterik gabe, kontuz haize-lasterrekin eta zaindu!

Atchisss! jejeje!