ZuentzatMarch 28, 2007 1:18 am
Sekulako besarkadak ematen dituzulako
zure detalleak beti oso bereziak izan direlako
barrea sorrarazten didazulako
nirekin beti izugarri ondo portatzen zarelako
izaeran oso antzekoak garelako
zurekin segurtasun sentsazioa dudalako
nire ondoan behar zaitudalako
beti ulertu ta lagundu egin didazulako
bihotz oneko pertsona zarelako
konfiantza asko dugulako
hasiera-hasieratik lagun onak izan garelako
atsegina, jatorra ta izugarria zarelako
zenbat maite zaitudan ez dakizulako…
… gaurkoa zuretzat!
