Gaur abesti triste bat edo jartzekotan nengoen, ez nagoelako ni nire momenturik bikainenean (txoriburuak burutik desagertuko zaizkit laster ta dena bere lekura bueltatuko da). Ongi pentsatu ondoren, nere egoerarekin guztiz bat egiten ez duen kanta bat idaztea erabaki dut ordea; itxaropenezkoa, ederra…
Zuri dedikatu nahi dizut, zuk erakutsi didazulako letra eta musika hau. Zuri esan gura dizut aldi berean, sentituz bizitzeko eta biziz sentitzeko.
Denbora momentutik momentura eskapatzen zaigu, ihes egiten du, beraz… egon gaitezen, bizi gaitezen, senti dezagun.
Sentituz bizi, biziz sentitu.
Zenbat aldiz, zenbat muxu, oro ziren nahigabe
zenbaten esanak bi hitz sinistu gabe
Zenbat besarkada egiz heldu gabe
zenbat begirada begiratu gabe
Zinez saia zaitez, oihartzun hori sentitzen
egiazko sentimenduez zinez bizitzen.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
irri egin nahi eta negarrak irtetea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
oihu egin nahi eta ixilik geratzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
sentimenak nahiak gainditzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
bihotzak buruaren lekua hartzea.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Letra: Antton
Diskoa: Antton & Macguffins (2007)

hola! me ha gustado mucho tu web. Intento aprender euskera, pero tengo muchas dudas… me gustaria (si quieres) que me agregases y me las resolvieras. mi msn es: elle_italiana_93@msn.com
‘Nahi dut’ es ‘te quiero’?
o es ‘Asko maite zaitut’?
un beso, y gracias
(si no me quieres agregar, con que me envies un email resolviendome las preguntillas de antes te estaria agradecida)
muchas gracias
Comment by yere — January 5, 2008 @ 1:39 pm