...March 14, 2007 11:49 pm

MocosoMukitsu nabil duela bi egun… eta horrenbesteko eguraldi ta tenperatura aldaketekin, zer espero neban ba…?

Martxoan, oraindik neguan eta kalean 20ºC… ba al da hori normala? Jejeje! Asko atsegin det nik beroa, hotzagaz gorputzak ez didalako erantzuten, pajarito geratzen naiz; baina egunetik egunerako igoera eta jaitsiera hauek ez zaizkit batere ongi etortzen.

Eta jakina… gorputza gero ez da ohitzen eta gorabeherekin nahasten da. Ez daki sistema inmunologikoa martxan jarri behar duen, armadurarekin jantzi behar dituen defentsak edo aldiz, lasai lasai egon ote daitekeen inolako kezkarik gabe.

Antza denez, bigarren hau gertatu ohi da… bestela ez nuke katarrorik edo dena delakorik harrapatuko… Nolanahi ere pozik egon behar naiz, azken garaiko gripeak eta marrantak oso arinak izaten ari baitira.

Dena den, "porsiakaso"… nahiagoet Couldina edo holako efervescente potenteren bat hartzea, ahalik eta azkarren errekuperatzeko.

Besterik gabe, kontuz haize-lasterrekin eta zaindu!

Atchisss! jejeje!

...March 13, 2007 11:54 pm

Candy & Brandy es, como dice su director Ander Duque, una historia de amor adulto…

La conocí a raíz de que nuestro grupo de producción de la universidad presentó un cortometraje al concurso Nontzefilm 2007 del portal Nontzeberri.

Un corto de guión muy simple, actores ejemplares (jeje!) y escenario increíblemente sencillo.

Enhorabuena a Ander Duque y a todo su equipo por este trabajo que, según creo, les está dando muchas alegrías.

Candy & Brandy

Candy - Marina Anduix
Brandy - Marc Anduix

  • Si te has quedado con ganas de verlo, pincha aquí. ¡Que lo disfrutes!
...February 8, 2007 11:48 pm

Kantsauta, gogaituta, akituta, unatua, erabat ahuldua, trenkatua, oso aspertuta, neka-neka eginda, guztiz abaildua, izorratuta, nardatuta, leher eginda…

Horrela sentitzen zen egoera fisikoarekin. Haren gorputza nazkatuta zegoen, ezin zuen gehiago jasan… berdin jarraituz gero funtsezko makinaria apurtuko zitzaion azkenean.
Ia sei urte bere buruari kaña gehiegi ematen, limite batzuk gainditzen, muga biologikoak urratzen eta ohitura txarrak hartzen.

Gaupasek hartu zuten tokia egunerokotasunean, azpimarratu zitzaion insomnioa eta gauzak okerrera joan zitzaizkion. Ez zekien momentu egokian atsedena hartzen, lo gutxi egiten zuen, kezka nahiko buruan eta denbora eskas danetaz arduratzeko. Saturazioa. Zeozer utzi beharra zegoen.

hausnarketaEntretenitzen zen arren, alferkeritan ematen zuen denbora asko eta horrek ondorio larriak ekartzen zizkion ere. Erantzukizunaren kontzeptua bihurduratu zen bere baitan, forma ezberdina hartu zuen eta egiten zituen gauza askoren emaitza horren islada bilakatu zen. Ezin zuen horrela jarraitu, nahikoa zen sei urterekin.

Aldaketarako unea iritsi zitzaion, gauzei buelta emateko garaia, bizitzeko garaia.

Beragatik, zugatik, familiagatik, lagunengatik eta maite zuen ororengatik.

...January 30, 2007 9:40 pm

ikastenUnibertsitatean egotearen momenturik desatseginenak, latzenak eta deserosoenak… beti izango dira azterketa garaietakoak.

Urduritasuna, apunteak, aurreikusiak ez diren loaldiak, kezkak, asmo onak, zalantza anitz, lan amaigabeak, paranoiak, azken orduko agobioak, negarrak, gaupasak…

Hauek guztiak azterketak bukatu ondoren desagertzen dira berehala, eta eskerrak! bestela a zelako ikasturtea izango zen gurea, beti larrituta, beti nazkatuta… uff!! Ikasleak garela, baina ez tontoak!

Disfruta dezagun lau urte hauetaz, aspaldiko parteko zelaietan hartutako eguzkiaz, goza dezagun klaseko lagunegaz (ez dakizue *batzuei zenbat botako zaituztedan faltan), kafetegi nagusiko txutxu-mutxuetaz, poztu gaitezen botatako barre-algaretaz eta azken finean bizitako momentu on guztietaz!

Animo, ni bezala oraingo egunotan apurbet estresauta dabiltzan orori! Etzaitezte ni bezala desesperatu, jejeje!

Muxutxu bat lagunoi! Zuri ere!

*Aizpea, Lasarten bisitan izango nauzularen hitza eman dizut gaur goizean, beraz ziur egon zaitez promesa beteko dudala. Irrikitan nago! Aix… ze egingo neban ni nire Txapitas Amitas gabe…!? Bat eta bi!!

...January 13, 2007 8:26 pm

                      Txipiroi

Bederatzi hilabete baino gehiago nere buruaren baitan egon ondoren, hauxe dugu jaioberria. Esperientziarik ez du baina gauzak ikasteko gogoak ez zaizkio falta.

Gaur, 2007ko urtarrilak 13, aurkezten dizuet guztioi eta esperoet zuok hurrengo hilabetetan berarekin konfiantza hartzea, hura zaintzea, zuen eta nire hitzekin ere "txipiroi-txiki" hau heztea ta bizipenekin aberastea.

Muxutxu asko!!