BilboRock - La Merced celebra estos días su
Gaur abesti triste bat edo jartzekotan nengoen, ez nagoelako ni nire momenturik bikainenean (txoriburuak burutik desagertuko zaizkit laster ta dena bere lekura bueltatuko da). Ongi pentsatu ondoren, nere egoerarekin guztiz bat egiten ez duen kanta bat idaztea erabaki dut ordea; itxaropenezkoa, ederra…
Zuri dedikatu nahi dizut, zuk erakutsi didazulako letra eta musika hau. Zuri esan gura dizut aldi berean, sentituz bizitzeko eta biziz sentitzeko.
Denbora momentutik momentura eskapatzen zaigu, ihes egiten du, beraz… egon gaitezen, bizi gaitezen, senti dezagun.
Sentituz bizi, biziz sentitu.
Zenbat aldiz, zenbat muxu, oro ziren nahigabe
zenbaten esanak bi hitz sinistu gabe
Zenbat besarkada egiz heldu gabe
zenbat begirada begiratu gabe
Zinez saia zaitez, oihartzun hori sentitzen
egiazko sentimenduez zinez bizitzen.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
irri egin nahi eta negarrak irtetea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
oihu egin nahi eta ixilik geratzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
sentimenak nahiak gainditzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
bihotzak buruaren lekua hartzea.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Letra: Antton
Diskoa: Antton & Macguffins (2007)
NoraBide bakarreko gaua: Antton + EtxE
Izugarria, itzela, zoragarria, egundokoa, ikaragarria, sekulakoa, harrigarria, miresgarria, bikaina, ederra…
(baietz, idatzi behar dudala…)
Begietara begiratzen ez garenean
desesperaziozko ordu usteletan
begietara begiratzen garenean
itxaropenezko segundu garbietan
Argia itzaltzen zaigunean
gure arteko pareta gardenak anizten direnean
aireak pisatzen duen uneetan
hitz soilak mintzen gaituztenetan
Argia itzultzen zaigunean
soinu bakoitzak bat egiten gaituenean
gure arteko airea mihizkatzen dugunean
begiratzen…
Begietara begiratzen
begietara begiratzen garenean
begietara begiratzen
begietara…
Argia itzaltzen zaigunean
kontaktu hutsak zimeltzen gaituenean
urdinak garen egun dizdiratsuetan
begietara begiratzen ez garenean
Argia itzultzen zaigunean
laztan bakoitza bikoizten denean
gorriak garen gau ilunetan
begiratzen…
Begietara begiratzen
begietara begiratzen garenean
begietara begiratzen
begietara begiratzen garenean
Begiratzen…
begietara begiratzen garenean
ezinezkoa dena ulertzen dugu
begietara begiratzen garenean
erritmo bakarrak agintzen digu
begietara begiratzen…
Grupo: Zea Mays
Disco: Elektrizitatea, 2000
Ederra delako talde honek egiten duen musika,
eszenatokian izugarri disfrutatzen dutelako,
gazteak, langileak eta jatorrak direlako,
momentu on asko oparitu dizkidatelako
eta besterik gabe, beraiek merezi dutelako!!
Gaurko post-a beraiei dedikatuta.

Bigarren diskaren grabaketan murgilduta daude orain,
jo ta ke ari dira soinuak sartzen, konponketak egiten,
detaileak lantzen, produkzioaren azken ukituak ematen…
Gero postprodukzioa etorriko da eta horrekin batera
nahasketei ekingo diote; diskoa itxura hartzen jungo da.
Proiektu polita, lan bikaina igartzen da!
Martxoan espero dugu prest, baina ordura arte,
ikus ezazue iazko Ibilaldian (Elorrio) izandako
kontzertuaren zati bat… [hementxe bideoa]
Muxu pottolo bat Iñaki, Lander, Kristian eta Unairentzat!
Animo laukoteee!!!
Kerobia talde nafarra pasaden urriaren 16an argitaratutako Rose Escargot diskatik aterata dago abesti hau. Ikaragarri polita iruditzen jat kanta, eta ez letragatik bakarrik, baizik eta lagun batek esan zidalako Buruerahileen farola entzuten zuenean nitaz oroitzen zela, ni nentorkiola burura. Ordutik hona beste zentzu hartu du abestiak.
Gainera nire bizitzaren momentu ederrenetariko baten egon da presente soinu bandarena eginez. Beraz, arrazoi batetik ez bada inportantea beste batetik dut argumentu nahiko niretzako seigarren kanta honek duen garrantzia aldarrikatzeko.
Guk biok munduko istorio zoragarriena
idatziko dugu,
farolen argizpiak ez bezela;
zer sentituko da hain bakarrik?
Gabetan izarrak irakurriko dizkizut
haur txikien ipuinak bailiran;
arropak ilusioen ondoan eskegiko ditugu
denborak lehortu ditzan.
Guzti hau amaitu bitartean
antzeztu dezagun tokatu zaigun papera,
hainbeste buruerahileren artean
bihotza salgai jarri dut nik
gogoratzearen truke.
Bidailagun eskubidea daukazu
zoriontsu izan eta bizitzeko;
baietz esango nuke
kaletik ondo ikusten zaizu,
egia esan, inoiz baino hobe…

Duela 3 hilabete izan zen Tolosako Bonberenea Gaztetxean EtxE eta Kerobia taldeen kontzertuak. Bi taldeak ditut gogoko, gehiegi atsegin ditut egia esatearren, baina ezin det hori ebitatu.
Gau zoragarria izan zen hura, denbora asko itxaroten egon nintzena eta azken momentuan bertaratzeko aukera izan nuena. Zera, oso zaila egiten zitzaidan Tolosaraino jutea, Bizkaia ta Gipuzkoaren arteko loturak ez direlako… bikainak precisamente; beraz astebete luzez “ordutegi eta garraio eskemak” egin ondoren, amaieran lagun bat (Naitxo, Ander eta Maitarekin) ni eroateko agertu zen prest. Tolosarako bidea hartu genuen ondoren.
Kontzertuak bizi izan nituen, izugarri disfrutatu neban abesten eta erritmoa jarraitzen… Orgasmikoak benetan! Lagun ezin hobez inguratuta, jakinda gau hori nola edo hala markatu egingo ninduela… ains! jeje!
Eta horrela izan zen, urriaren 20tik gaur egunera gauzak onera aldatu direlako. Alaitsuago nabil, horretarako pizgarriak baditudalako, nire alboan pertsona paregabeak daudela badakidalako, zoriontsu sentitzen naizelako erabat.
Eta ni Bonberenean egotearen errudunak edo erantzule bakarrak Gontzal (Bilbo-Tolosa) eta Lander (Tolosa-Zalla) dira. Eskerrik asko bioi, bihotz bihotzez! Izugarriak zarete, e!
Muxutxu asko zor dizkizuet, muaaaaaaaaaa!!!
Eta emozioarekin jarraitzeko, hona hemen taldeok egindako emanaldiaren abestien zerrendak:
EtxE: zer esan? / zatoz nirekin / gero eta gehiago / hitzez eta musikaz / herri bat joan etorrian / etorkizuna / bakardatetik ihes / bera da / izar bat / Belfasteko ilargia / hor zaude / espaloian / hori da dena
Kerobia: Rose / Tina / maiatzak 6 / zauriz / weezer / ibrahim / O2 / esnatu naiz // strokes / berria / belarrira esan / garuna / felizitat / bastida / Rose II / Isburt
Eskerrik asko bi taldeei ere!
