Gaur abesti triste bat edo jartzekotan nengoen, ez nagoelako ni nire momenturik bikainenean (txoriburuak burutik desagertuko zaizkit laster ta dena bere lekura bueltatuko da). Ongi pentsatu ondoren, nere egoerarekin guztiz bat egiten ez duen kanta bat idaztea erabaki dut ordea; itxaropenezkoa, ederra…
Zuri dedikatu nahi dizut, zuk erakutsi didazulako letra eta musika hau. Zuri esan gura dizut aldi berean, sentituz bizitzeko eta biziz sentitzeko.
Denbora momentutik momentura eskapatzen zaigu, ihes egiten du, beraz… egon gaitezen, bizi gaitezen, senti dezagun.
Sentituz bizi, biziz sentitu.
Zenbat aldiz, zenbat muxu, oro ziren nahigabe
zenbaten esanak bi hitz sinistu gabe
Zenbat besarkada egiz heldu gabe
zenbat begirada begiratu gabe
Zinez saia zaitez, oihartzun hori sentitzen
egiazko sentimenduez zinez bizitzen.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
irri egin nahi eta negarrak irtetea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
oihu egin nahi eta ixilik geratzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
sentimenak nahiak gainditzea,
esaidazu inoiz ez zaizun gertatu
bihotzak buruaren lekua hartzea.
Sentitu esateko, esanez sentitzeko
sentitu maitatzeko, maitatuz sentitzeko
sentitu izateko, izanez sentitzeko
sentitu bizitzeko, bizirik jarraitzeko.
Biziz edo sentituz gero
egiten den gauza oro da ederrago.
Letra: Antton
Diskoa: Antton & Macguffins (2007)
Sekulako besarkadak ematen dituzulako
zure detalleak beti oso bereziak izan direlako
barrea sorrarazten didazulako
nirekin beti izugarri ondo portatzen zarelako
izaeran oso antzekoak garelako
zurekin segurtasun sentsazioa dudalako
nire ondoan behar zaitudalako
beti ulertu ta lagundu egin didazulako
bihotz oneko pertsona zarelako
konfiantza asko dugulako
hasiera-hasieratik lagun onak izan garelako
atsegina, jatorra ta izugarria zarelako
zenbat maite zaitudan ez dakizulako…
… gaurkoa zuretzat!
(pentsetan nabil zer jarri eta zer ez, jeje!)
Hay gente adicta a los juegos, ludópatas les llaman… a otros les da más por irse de tiendas, que ahora con eso de la globalización y para ser mas "fashion" tendré q llamarles "shopping adictos/as" por si alguien no me entiende…
Luego hay quienes prefieren sensaciones más fuertes y se vuelven adictos a las drogas; existen también indivíduos que son menos arriesgados y con un par o dos (de docenas) de pastillas para dormir, van tirando…
Los hay que están enganchados a los deportes de riesgo; otros muchos (y muchas) a las montañas rusas y a atracciones de riesgo varias. Adictos a internet, a los móviles, a los videojuegos… Adictos al sexo, adictos, adictos, adictos… en fin, que con todo este personal más de un psicólogo ya se estaría frotando las manos, ¡jejeje!
Lo que nunca había visto antes era una persona adicta al Vicks Vaporub… Que sí, que sí… al Vicks Va-po-rub.
¿Os acordáis? Esa "crema" medio verde que nos echaba amatxu en el pecho (o la espalda, según gustos) cuando teníamos catarro, habíamos cogido un resfriado y nosotros, pequeñajos respirábamos fatal. Aquello era super pegajoso, pero al menos hacía efecto. No sé, a mí no me gustaba mucho, la verdad… pero era "eso o dormir con la nariz taponada", y claro, al final, después de poner morritos, accedíamos a que nos frotaran con aquel ungüento de color extraterrestre.
Mi amiga Oihane, quedó traumatizada desde entonces, no ha podido superar tal experiencia. [Guardemos un minuto de silencio por la triste noticia].
Esta joven veinteañera, me ha confesado esta semana que el Vicks, si no lo tiene cerca… puede pasar sin él, pero que como lo vea por casa, ya no lo suelta. Palabras literales.
Y es que Oihane en vez de caer en el oscuro mundo de las drogas y darles trabajo a los narcotraficantes, ha preferido elegir algo más asequible (no voy a decir accesible, porque hoy en día la droga está a la vuelta de la esquina), más legal, más… sano.
Bueno, se supone que su finalidad es esa, ayudarnos a respirar mejor, abrirnos los pulmones con ese olor mentolado… ¿no? Pues cuidadito con los excesos porque luego pasa lo que pasa. Que se empieza esnifando un poco de Vicks Vaporub, gusta, se inhala más, llega la emoción, se sigue, se sigue… y luego llegan las quejas de que abrasa la nariz, tanto que no se puede ni respirar.
¿¡Acaso no hemos aprendido ya que tooooodo tiene efectos secundarios!?
Vaya, ya me imagíno a Oihane con los ojos bien abiertos y la cara toda roja, intentando que se pase el sofoco, quitándose el sudor de la frente… y lo consigue. Sí, son unos segundos horribles en los que no puedes ni hablar, pero todo se supera, el mal momento pasa.
De todos modos, Oiha… no te confíes, que las adicciones son muy malas y siempre tendemos a recaer, incluída yo, ¡jejeje!
Hementxe dugu Jon iazko Txerri Azokan (Sopuerta) izandako dantza erakustaldian. Lehengusuak bikain egin zuen guzti-guztia eta berriro ere demostratu zuen familiakook erritmoa zainetan daroagula, jejeje!
Aupa pitufo!!
Pero qué xalau! Txapela ta gerriko gorriagaz, txuridun jantzia ta txaleko berdea… dantzari peto-petoa!
A ze formal dagoen eskuak elkartuta musika hasteko zain, dantzatzeko prest.
Sei urte ta erdi dituela, ezin izan du egun batean ere lasai egon. ¡Vaya terremoto! Ta ez da nekatzen, eh… ez! Jejeje!
Alaia, kuloinkieto, atsegina, bihurria, argia eta adimentsua… hau guztiagatik ta beste hainbat arrazoiengatik gaurko muxutxua berarentzat izango da!
Adi Jon! … mmmuuuuaaaaaaaaaaaaaaaa!
Urruti izan arren bertan sentitzen zaitut
ororen gainetik maitasunak batzen gaitu,
eta biharko egunean besarkatu nazazu
ta arren inoiz ere, enazazu askatu…

Pasartea: Hain gertu kantatik aterata
Letra: Antton
Diskoa: Antton&

Beti besteoi laguntzeko prest agertzen zarelako…
sekulako begirada ederra eta sakona duzulako…
oso oso oso moñoña zarelako…
nire tokian jartzen hagitz ondo dakizulako, enpatikaa!
kanpotik eta barrutik politta zarelako…
eskatu eta nahibeste laztanak ematen badakizulako…
izugarri atsegina zarelako…

Duela 3 hilabete izan zen Tolosako Bonberenea Gaztetxean EtxE eta Kerobia taldeen kontzertuak. Bi taldeak ditut gogoko, gehiegi atsegin ditut egia esatearren, baina ezin det hori ebitatu.
Gau zoragarria izan zen hura, denbora asko itxaroten egon nintzena eta azken momentuan bertaratzeko aukera izan nuena. Zera, oso zaila egiten zitzaidan Tolosaraino jutea, Bizkaia ta Gipuzkoaren arteko loturak ez direlako… bikainak precisamente; beraz astebete luzez “ordutegi eta garraio eskemak” egin ondoren, amaieran lagun bat (Naitxo, Ander eta Maitarekin) ni eroateko agertu zen prest. Tolosarako bidea hartu genuen ondoren.
Kontzertuak bizi izan nituen, izugarri disfrutatu neban abesten eta erritmoa jarraitzen… Orgasmikoak benetan! Lagun ezin hobez inguratuta, jakinda gau hori nola edo hala markatu egingo ninduela… ains! jeje!
Eta horrela izan zen, urriaren 20tik gaur egunera gauzak onera aldatu direlako. Alaitsuago nabil, horretarako pizgarriak baditudalako, nire alboan pertsona paregabeak daudela badakidalako, zoriontsu sentitzen naizelako erabat.
Eta ni Bonberenean egotearen errudunak edo erantzule bakarrak Gontzal (Bilbo-Tolosa) eta Lander (Tolosa-Zalla) dira. Eskerrik asko bioi, bihotz bihotzez! Izugarriak zarete, e!
Muxutxu asko zor dizkizuet, muaaaaaaaaaa!!!
Eta emozioarekin jarraitzeko, hona hemen taldeok egindako emanaldiaren abestien zerrendak:
EtxE: zer esan? / zatoz nirekin / gero eta gehiago / hitzez eta musikaz / herri bat joan etorrian / etorkizuna / bakardatetik ihes / bera da / izar bat / Belfasteko ilargia / hor zaude / espaloian / hori da dena
Kerobia: Rose / Tina / maiatzak 6 / zauriz / weezer / ibrahim / O2 / esnatu naiz // strokes / berria / belarrira esan / garuna / felizitat / bastida / Rose II / Isburt
Eskerrik asko bi taldeei ere!
Eta eskerrak emateko momentua iritsi da
Atzo nahiko liauta ibili nintzen egun osoan zehar… urteak betetzeak hori ekarri omen du ta (horregatik ezin izan neban blog-a eguneratu).
Aurten 22, eta ez ditut txarrera hartu, halaber, hain ondo igaro zen eguna ez nintzela ezta urte bat gehiago gainean nuelaz konturatu ere.
Egia esan, gertatu zitzaizkidan gauza asko ez nituen espero… mezuak, ezusteko deiak, sorpresaren bat, opari kuriosoak… ainsss! Sieskeee…!
Oso oso oso berezia izan da dena (amak esan dit gaur goizean, atzo hagitz pozik heldu nintzela etxera) eta zuek horren errudunak zarete. Lagunduta sentitu naiz, babestuta momentu askotan, zoriontsu hainbatetan.
Eta jakina, oso kontuan hartzen ditut urteko gainerako 364 egunak, horietan ere sentimendu ta jarrera pilo erakusten dizkidazuelako, onak eta txarrak, batzutan moskeatzen (jejeje!) eta bestetan pozten nautenak. Baina adi! Gehiago dira une atseginak akastunak baino, eh! jeje! Zer egingo neban nik zuek gabe… aaaains!
Hortaz, ez dut modu argi eta sinpleagorik aurkitzen zuoi eskerrak emoteko hemen azpian duzuen marrazkiaren bidez ez bada. Mile mile milesker benetan!
Muxutxu ikaragarri handia!

